Hemen da ‘Euskara Piztuz’ jaia
Barakaldoko Eskolen Arteko Euskararen Jaia ospatuko dute bihar, asteazkena, goiz osoan zehar, Herriko Plazan. LHko 2.400 ikaslek parte hartuko dute.
Egitarauari dagokionez, 09:30ean ipiniko da martxan festa. LHko 3. eta 4. mailako ikasleek egindako pankartak erakutsiko dituzte, baita euskararen alde idatzitako mezuak irakurri ere.
Ondoren, 5. eta 6. Mailakoen txanda izango da. Izan ere, euskaraz osaturiko bertsoak abesteaz gain, euskal kanta herrikoiak abestuko dituzte.
Gainera, disko-jartzaile batek musikaz girotuko du eguna. Horrez gain, zenbait bertsolari ere kantuan arituko dira, euskara ikasgeletatik at ateratzeko. Horixe da, hain zuzen ere, ‘Euskara piztu’ ekimenaren helburua: Barakaldon euskara kalera dadin.