X

Sukaldaritza ikastaroa Basaurin Euskarabilaren eskutik

Aupa Basauri!

Iñaki, El Social egunkariko lagunaren eskutik, ekimen honen berri emango dugu blog honetan . Ondo pasa !

Azaroaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean eta abenduaren 14 eta 21ean

Ordutegia: 18:00-20:30.
Tokia: Eskarabilla txokoa (Agirre Lehendakaria etorbidean; RENFE tren-geltokiaren ondoan)
Matrikula: 54,00 € / 43,00 € bazkideentzat

Biotza Elorrieta Uribe izango da sukaldaria, Urrutxuko Erretegikoa (Muxika).

“Nik, Biotza, ostalaritza munduarekin loturik urte asko daramatzat, gurasoek jatetxe bat ireki zutelako gaztea nintzela, Urdaibaiko paraje trankil eta polit batean. Ahizpa eta biok laguntzen ibiltzen ginen nik 10-12 urte besterik ez nuela. Lana eta ikasketak batera eraman izan ditut beti: hasieran eskolan eta institutuan, UBI eta selektibitatea egin arte, eta geroago Leioako ostalaritza eskolan. Zirrikiturik izan dudanean, ikastaroak ere egin izan ditut informatikaz, hizkuntzaz, ardo dastaketaz…

Gaur egun aita eta amaren jatetxean nabil arduradun, beraien laguntzaz, jakina, amak, esaterako, sukaldean jo eta ke jarduten baitu oraindik ere. Argi dago Jose Elorrieta eta Asun Uribe gabe gure jatetxea, Urrutxuko Erretegia, ez litzatekeela bera izango. Nahi duzuenena, Muxikan aurkituko gaituzue: mahai berezia prestatuko dizuegu!”

Euskarabilarekin egingo duen ikastaroan ezin izango du dakien guztia erakutsi, baina begira nolako errezetak landuko ditugun Eskarabilla txokoan:

· Barazki eta otarrainxkaz betetako porruak
· Legatza saltsa berdean
· “Txoko-pistatxo” magdalenak te berdez egindako kremarekin
· Olagarro-medailoiak patata-xaflen gainean
· Haragi-bolak txanpinoiekin
· Banilla-izozkia intxaurrekin
· Taloa txorizoarekin
· Saltsa espainiarrarekin arrautzestatutako txahal-muturrak
· Kremazko ogi txigortuak
· Odolkiz betetako aza pikillo-piper saltsarekin
· Otarrainxka lapikokoa
· Bilkariak pastel-kremarekin
· Txipotx-nahaskia
· Txipiroi-tallarinak tipula gozoz egindako marmeladarekin salteatuak
· Sagar-tarta almendrekin
· Ganbaz betetako almejak piperradarekin
· Zapo eta hirugihar brotxeta barazki eta perretxiko salteatuekin
· Gatzatua ardi-esne naturalarekin

Animatu eta astelehenetan tarte GOZOA igaroko dugu elkarrekin, zalantzarik gabe.

Izen ematea:

EUSKARABILA Basauriko Euskaldunon Elkartea
Leon 3. Basauri (48970). Bizkaia. Telefonoa: 94 440 90 16. e-posta: euskarabila@topagunea.com
Bulego ordutegia: 18:00 – 20:30 (astelehenetik ostegunera)

Lontzo Sainz:

View Comments (0)

Related Post