X

Zorionak, webgune berria euskaraz eta Jon Arretxe Basaurin

Kaixo!

Bidebieta Irratia, beti bezain fin. Oraingo honetan, zera iragarri du taldean: Hemendik aurrera Basaurin web gune bat izango dela euskara hutsean gure herriko kontuak eta euskaldekoak jasotzeko. Zorionak benetan ekimenagatik eta eskerrik asko bihotzez euskaldun guztion izenean ahaleginagatik!

Bestetik,Iñakik iragarri duenez, Jon Arretxek bere azken eleberria aurkeztuko du Pozokoetxeko Kultur Etxean. Urtarrilaren 19an izango da aurkezpena. Izenburua “Xahmaran” da eta orain dela gutxi argitaratu da.

Azkenik, Eguberri On esan nahi dizuet. Txintxo ibili eta kasu egin Olentzeroren etorrerari Basaurin eh ! ;-))

Lontzo Sainz:

View Comments (0)

Related Post