X

Basaurin Be Bagara: flash mob-aren entsegua eta bazkaria

Basaurin Be Bagara jaia martxan dago, blog honetan bertan ikusi genuenez –abenduaren 2an egingo dute, Solobarria plazan, eta Basauriko euskaldun guztiok gaude deituta-; bueno, ba egun horretarako prestatzen ari diren bi ekitaldiren inguruko datuak eman nahi ditugu jarraian. Adi, hau interesgarria da eta :-).

Flash mob-aren entsegua: badakizue flash-mob bat egingo dugula jaiaren egunean, ezta? Ba dena primeran ateratzeko, lehenago proba bat egiteko aukera izango dugu. Azaroaren 23an (ostirala da), 18:00etan, Solobarria plazan bilduko gara entsegua egiteko. Eta gainera, egun horretan bertan, 18:30ean, Bolintxu Euskaltegian, Basaurin Be Bagara jaia aurkeztuko dute. Gonbidatuta gaude aurkezpen horretara!!

-Jaiaren egunean, abenduaren 2an, bazkari bat egingo dute. Txartelak salgai daude, ondorengo tabernetan:

Erdialdiean, Urduñan.

Bidebietan, Paulinon

Kareagan, Auzo Elkartean.

Eta San Migelen, Tximintxen.

Helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurrek, aldiz, 5 baino ez. Sarrerako mokadua, indaba-jana, postrea, kafea eta likorea izango ditugu. Antolatzaileek txartelak lehenbailehen erosteko gomendioa luzatu digute :-).

Bi aste geratzen dira. Jarraituko dugu informatzen 😉 Eskerrik asko!!

Jesus Elordui:

View Comments (0)

Related Post