Euskararen zaporea dastatu Basaurin, abenduaren 3an
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an da eta Basaurin ere ospatuko dugu. Mundu osoari esango diogu, basauritar guztiok batera, Basaurin ere euskaltzaleak eta euskaldunak garela; eta, 365 egunez euskaraz bizi nahi dugula. Horixe da guztion erronka, euskara Basauriko txoko guztietara eraman: etxean, kalean, tabernan, lagunen arteko solasaldietan, kirol ekitaldietan, San Fausto jaietan, kontzertuetan…
Basauriko euskarari bultzada erraldoia emateko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitaraua berezia prestatu dute eta Basauriko blogean osorik utziko dizuegu. Azaroaren 28an hasi eta abenduaren 4a arte ekitaldiak izango ditugu gure kaleetan, talde desberdinak antolatuta.
Euskararen Nazioarteko Egunaren egitaraua Basaurin
“Euskararen zaporea†ekimena
Noiz izango da? Abenduaren 3an
Non egingo dute? Begoñako Andra Mari kalean karpa bat jarriko dute (euria bada Ibaigane Kultur Etxean izango da)
Zein da ordutegia? 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Zertan datza ekimena? Basauritar guztion artean euskarak zein zapore duen eta zer sentiarazten gaituen adieraztean datza. Horretarako, karpara joan, bertan dagoen makina bateko txikle bat hartu eta photocallera joan beharko zarete euskarari buruz hitz egiteko. Esandako guztia grabatu egingo da.
Nork parte hartu dezake? Basauriko elkarte guztiak, ikastetxeak, basauritar guztiak, talde zein norbanakoa izan.
Eta ekitaldira ezin banaiz joan? Lasai. Grabaketa zuen kabuz egin dezakezue eta Euskara Zerbitzura bidali, ekimenaren amaierako argazkian txertatuta izan dadin. Grabaketa hauek egiteko, Basauriko Udal webgunetik photocalleko atzeko irudia deskargatu dezakegu.
Musika kalejira
Basauriko Udal Musika Eskolako ikasleak herriko kaleetatik aterako dira, abenduraren 3an, 17:30ean. Eskolatik Andra Mari kaleko karparaino joango dura.
Basaurin be bagara 2014
Noiz izango da? Azaroaren 30an
Non izango da? Arizgoitiko plazatik Solobarria plazaraino
Zer antolatu dute? Euskarabila Kultur Elkarteak lipduba antolatu du goizean. Basauriko elkarte ugari bilduko dira ibilbide osoan eta Dingiliske Folk taldeak Basaurin Be Bagara jaiarako prestatu zuen abestia dantzatuko dute. Ondoren, herri bazkaria eta amaitzeko, Honat taldearen kontzertua egongo da.
Non eros dezaket herri bazkarirako txartela? 10 euroko prezioa dute eta taberna hauetan eros daitezke: Tximintxe (San Migel), Nervión, Amaia, Zehatza, Urduña, Paulino eta Kareaga Auzo Elkartean.
“Euskaraz bizi gura dot†leloa
Abenduraren 3a baino lehenagoko egunetan, pankartak jarriko dituzte herriko eraikin publikoetan “Euskaraz bizi gura dot†leloarekin. Eskoletan, gainera, pankartako leloa zenbait formatutan banatuko zaie ikasleei (borobila, txapak prestatzeko; DIN-A4an, koloreztatzeko; eta abar), Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko prestatzen dituzten ekitaldietan (muralak, jokoak, lipduba) erabil dezaten.
Antzezlanak eta kontzertuak
Azaroaren 28an: “Pankreas†antzezlana ikusgai izango da Social Antzokian
Abenduaren 3an: Oihan Vega DJa Basaurin egongo da
Abenduaren 4an: Ibaigane Kultur Etxeak “Euskararen Espektakulue†antzezlana aurkeztuko du. Vega aurkezle famatuak eta Kepa Errasti gidoilari eta aktoreak euskararen erabilerari buruzko hausnarketa egingo dute, bakarrizketa ironiko bezain dibertigarri batean.
Euskal dantzak
Abenduraren 5ean eta 6an euskal dantzak lantzeko tailerrak antolatu dituzte San Migel eta Basozelaiko gazteguneetan.
Euskarazko produktuen katalogoa
San Migel era Ibaigane Kultur Etxean Euskarazko produktuen katalogoa erakusketa interaktiboa izango da. San Migelen abenduaren 1ean eta 2an izango da eta Basaurin, 4, 5, 9 eta 10. Erakusketa gurasoei eta haurrei zuzenduta dago, euskarazko azken liburu, film, DVD eta jostailuen berri izan dezaten.