X

Badator ‘Basaurin be bagara’ herri-ekimena

Jarri gorriz azaroaren 29an zuen agendan, egun berezia biziko dugulako ‘Basaurin be bagara’ ekimenarekin! Solobarria plaza jendez beteko da, Euskarabila Basauriko Euskaldunon Elkarteak antolatutako 12 orduko (08:00etatik 20:00etara) jai paregabean. Basauriko blog honetan aipatuko dizkizuegu ekitaldi guztiak.

Goazen, orain, EGITARAUA errepasatzera, zehatz-mehatz:

08:00 – 09:00 Kalejira udaletxetik Solobarriaraino: Herriko joaldunak eta Gaztela – Leongo dultzaineroak.
Hasiera ekitaldia.

09:00 10:00 Potekumeak: Korrika egiteko zintak (Urbi triatloi taldea).
Lekukoen erronka (Javi Conde Kirol Egokitua, Basauri Saskibaloi Kluba, Baskonia Futbol Eskola, gimnasta taldea, Basauri Eskubaloi Taldea eta Club Pelotazale Bidebieta).
Gaita saiotxoa eta kalejiran! Haizedoinu

10:00-11:00 San Migel
Zunba saioa
Karate saioa: Nagusia gimnasioa
Eta gainera, eskalatzeko korapilo tailerra, mikologia tailerra, salmenta mahaia, gosaria (txokolatea + bizkotxoak), graffiti eta txapa tailerrak, zanpanzarrak kalejiran

11:00 – 12:00 Sanjuantxinak
Herri kirol erronka: Artunduaga Atletismo taldea, Ariz Txirrindularitza eta Basroller
Txistu saiotxoa eta kalejiran!
Eta gainera, harpidetza kanpaina, zer da Ekhi txanpona?, tapiza loreekin

12:00 – 13:00 Gure Esku Dago
Ai Zapontxin! DBH 1. mailako ikasle taldea
Taekwondo saioa: The Masters
“Maritxu, nora zoaz?” Bertsionatuta: Arizko ikastolako 4 urteko ikasleak + Xabier Niño (gitarra)
Arratiako jota: Dantzazale talde bat
Gospela: Basauriko Koral Elkartea
Errelatoa: Emakumeak Aniztasunean

13:00 – 14:00 Gema Lorandenda
“Bizitza kantu bat da”: Udal Musika Eskolako familiak
Koro emanaldia: Zirzira Ahots taldea
Bertsoa eta “Konplize ditut eta…”: Olatz Ipiña eta Marienea Elkartea

14:00 – 15:00 Kareagako auzo elkartea + Sorgina kultur elkartea
Dantza lehiaketako finalistak
Herri bazkaria
Pernila irabazi nahi? Apustu egin dezagun!

15:00 – 16:00 Merkatariok be bagara
Bideoak
Eta gainera: landaketa tailerra: Ainara Ituiño eta Julene Urrutikoetxea

16:00 – 17:00 Emakumeak aniztasunean
Selfie lehiaketa: sari banaketa
Bazkalosteko kantak: Eneko Albarran
“Indar bat dabil hor!: Naroa Intxausti, Jon Arretxe, Gaztela – Leongo koroa, Joseba Ibarra, Ibone Obieta, Javi Etxeberria, Aritz Madariaga eta Jose Garate

17:00 – 18:00 Dani Imaz eta Residencia Arteagoiti
Edalontzien dantza
Perkusioa Aulkietan
EZ3 taldearen Kontzertua: “Euskaraz egin daigun” kantaren aurkezpena

18:00 – 19:00 Al detalle eskulan tailerra
“Herriaren indarra”: Txarraska Gaztetxea
Atzekabe taldearen kontzertua

19:00 – 20:00 Sorkuntza lanaren aurkezpena
Basauriko jota nafarra: Zazpietan lehena taldea, Mila Martinez eta Idoia Tapia ama-alabak + Leire Arrieta soinujolea
Pandero saioa: Pandero ikasleek
Koplak: Bolintxu eta Unai Etxebarria
Txirigota: San Faustin
Korrikaldiaren emaitza

20:00 Amaiera ekitaldia

Basaurin be bagara

blogs eitb:
Related Post