Hemen dira Deustuko Jaiak! Hemen duzue jaietako egitaraua!
Deustuko jaiak hasi dira eta guk ez ditugu galduko! Dakizuenez, urteko lehen jaiak dira Bilbon eta beraz guztiz garrantzitsuak 🙂
Datozen bi asteburuak parrandan ibiltzeko izango dira. Hemen duzue aurtengo Deustuko Jaietako kartela.
Eta zuok ezer ez galtzeko… hemen duzue jaietako egitaraua. On egin!
Martxoak 14, Ostirala
- 17:00 Eskuz egindako produktuen azoka, Done Petri Plazan.
- 20:00 Txupinazoa eta Pregoia, Done Petri Plazan.
- 20:30 Gazte lokalean kontzertuak: Los Calavera, Sinner Dolls eta Undécimo Mandamiento.
- 22:00 Kontzertuak txosnetan: La Hora del primate, Inoren ero ni eta Willis Drum Mond.
Martxoak 15 Larunbata
- 10:00 Deustuko III. Mendi Martxa, Done Petri Plazako kioskotik abiatuta.
- 11:00 Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.
- 11:00 Artisautza produktuen azoka, Done Petri Plazan.
- 12:00 Arroz Ahotsaz, Done Petri Plazan.
- 15:00 Arrozaz egindako platerren aurkezpena, sarien banaketa eta bazkari herrikoia.
- 18:00 Umeentzako Playbacka, Done Petri Plazan.
- 19:30 Suzko zezena. Botika Zahar Parkean.
- 20:00 Deustuko andreen aurreskuaren entsegu orokorra, Done Petri Plazan.
- 20:30 Erromeria, Done Petri Plazan.
- 22:00 Sekulako berbena txosnetan.
Martxoak 16, igandea
- 11:00 Diana eta txupina Deustuko Gaiteroekin.
- 11:00 Eskuz egindako produktuen azoka, Doni Petri Plazan.
- 12:00 San Felizisimotik kalejira alaia.
- 12:30 Deustuko II. Ibilgailu klasikoen kontzentrazioa, Botika Zaharreko Tigrearen eraikinaren aurrean.
- 13:00 Deustuko emakumeen aurreskua, Done Petri Plazan.
- 17:30 Umeentzako jolasak, frontoi alboan.
- 17:30 Pilota partidua, Iharra frontoian.
- 19:30 Zinema, Gazte lokalean.
Martxoak 20, osteguna
- 20:00 Bertso saioa, txosnetan.
- 21:30 Koadrilen gaua, jai batzordeko txosnan.
Martxoak 21, ostirala
- 20:00 Kantujira Deustuko kaleetatik. Done Petri Plazatik.
- 20:30 Kontzertuak Gazte Lokalean: High Lights eta Kilauea.
- 22:00 Kontzertuak txosnetan: Mister Jam eta Akatz.
Martxoak 22, larunbata
- 11:00 Diana eta txupina Deustuko Gaiteroekin.
- 11:00 Eskuz egindako produktuen azoka, Doni Petri Plazan.
- 11:30 Erraldoi topaketa.
- 12:00 Euskal dantzak, Done Petri plazan.
- 12:00 Tomate nagusia sukaldaritza txapelketa, Done Petri Plazan.
- 12:30 Igel eta Ping Pong txapelketa, frontoian.
- 15:00 Bazkaria eta txikientzako txotxongiloak, Done Petri Plazan.
- 20:00 Suzko zezena, Botika Zahar Parkean.
- 20:00 Koadrila eta konpartsen arteko Playback txapelketa, Done Petri Plazan.
- 20:30 Kontzertuak gazte lokalean: Hazte caso primo eta T.R. Mistery.
- 22:00 Kontzertuak txosnetan: Izerdi Gorria.
Martxoak 23, igandea
- 11:00 Diana eta txupina Deustuko Gaiteroekin.
- 11:00 Estropadak, itsas-adarrean.
- 12:00 Euskal dantzak, Done Petri Plazan.
- 14:00 Tortila txapelketa, Done Petri Plazan. Eta bazkari herrikoia.
- 18:00 Tomatearen erreketa eta parrillada, Done Petri Plazan.
Hola,queria ofrecer a los organizadores de las fiestas de Deusto,la realización de los pañuelos de fiestas,camisetas,etc.a precios muy interesantes.Este ofrecimiento,logicamente es extensible a cualquiera que quiera realizar algún evento deportivo,cultural,etc.
Muchas gracias.
Un saludo.