X

Euskarazko piropo-lehiaketa abian da Eibarren

Euskarazko piropo lehiaketa. Argazkia: eibar.eus

Nori ez zaio gustatzen piropo polit bat entzutea? Are gehiago, euskaraz bada, ezta 😉 ? Udal euskaltegiak eta AEK-k, udaletxearen laguntzaz, Piropo onena aukeratzeko lehiaketa antolatu dute Eibarren.

Beraz, ipini zuen irudimena martxan eta bidali proposamenak otsailaren 21a baino lehen. Liburutegian, euskaltegietan eta helbide elektroniko bidez (euskaltegi@eibar.eus edo eibar@aek.eus) aurkez daitezke.

Epaimahaiak sari bat emango du eta originaltasuna baloratuko du, batez ere. Eibartarrek ere izango dute zeresana, gustukoena aukeratuko baitute bozketa bidez.

Gogora dezagun, hortaz, zer egin behar den parte hartzeko?

-Piropo bat edo gehiago aurkez daitezke.

-Los piropos se pueden presentar en la biblioteca o en los euskaltegis o mediante correo electrónico: euskaltegia@eibar.eus / eibar@aek.eus.

-Otsailaren  21a baino lehen.

-Ez dira piropo mingarriak, xenofoboak, homofoboak edo sexistak onartuko

-Herritarrek www.eibarko-euskara.com web atarian bozkatu ahal izango dute otsailaren 6ra arte. Behin bakarrik bozka daiteke.

Sariak

-Epaimahaiaren saria: Coliseo antzokiko emanaldi baterako bi sarrera, Armagintza Museorako bi sarrera, eta Udaletxeko zenbait argitalpen.

-Herritarren saria: Udaletxeko zenbait argitalpen

Animatu eta parte hartu!

blogs eitb: