Erretratuak. Lorea

Lorea loretxo bat da; bera, baina, lore sentitzen da. Pasealekuan dago, egonean. Eguzkien beroa sentitzeko begiak ixten ditu orain bai, orain ez. Alboan duen mutikoa irribarre herabez begiratu du Loreak, baina begien sakonean, herabe zantzurik ez da. Mutikoak era beretsuan erantzun dio. Herabe. Haizea dabil. Bufadak ilea nahastu dio eta baita barre algara eragin ere. Kutsakorra ei da ondotik pasatu den bikoteak barre egin duelako. Ezkerretara mugitu du gorputza Loreak koreografia klasiko bikaina eginez. Zerbait xurxulatu dio mutikoari. Ez dakit zer, baina gorritu egin da. Mutikoa. Orduan laztandu dio aurpegia, lotsak gorritutakoak baztertu nahiko balitu legez. Begiradak ezpainak hartu ditu, eta atoan, ezpain konexioa hasi dute. Loreak begiak zabaldu ditu musukatzen duen bitartean mutilak zarratuta ote dituen ikusteko. Mutilak gauza bera egin du. Lau begi elkarri begira geratu dira. Mesfidati. Deserosotasuna zabaldu da. “Zer?”, galdetu du mutikoak isiltasuna hautsiz. “Zer, zer?”, erantzun dio Loreak. “Ba, horixe”, esan dio mutikoak. Lehenengo eztabaida. Giselle-ren koreografiaz baliaturik leun hurbildu zaio Lorea mutikoari. Honek, astiro erakarri du. Lehenengo berradiskidetzea.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratuak. Lorea

  1. Pingback: BlogsEITB

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *