Erretratuak. Nestor

Nestor. Argala baino makala da Nestor. Soka zahar batek egiten du gerrikoarena eta eskerrak korapiloa duen, bera barik prakak zapaten pare lituzke eta. Hiru eguneko bizarra dauka, baina agian, izan dezakeen bizar guztia da hori. Ileak tente-tente, norbaitek itsumustuan ebakitakoa dirudi, abstrakto eta surrealista arteko colage-en bat. Arin hitz egiten du, eta hitz jarioa eskuen mugimenduak laguntzen du. Urduri dago. Eta urduri dagoenean dantza egiten du, antza. Oinak bizkor-bizkor dihoazkio aurrera eta atzera. Botikaria begira dauka. Saskibaloiko jokalaria dirudi, baina bata zuriarekin. Bezeroak urrundu dira, beldurrez edo. Nestorrek gauza asko esan nahi dizkio botikariari eta hitzek manifestazioa egin dute bere eztarrian. Gauak halako tokian emtan dituela, eta gaixo dagoela, eta halako lagunak eztakit zein gaixotasun duela. Egunak oinez ematen dituela, eta zigarrokinekin egiten dituela zigarroak. Zuriz jantzitako saskibaloi jokalariak adi jarraitzen dio. Nestorrek galdera bakarra egin nahi du eta azkenean ausartu da. “Ez didazu drogaren bat oparituko; berdin zait biguna zein gogorra den, baina opari bat”.

 Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *