Erretratuak. Asier

Asier. Aurpegirik ez du erakusten.; Sakelekoaren tekletan galdua du. Atzamarren abiadura argiaren antzerakoa dela esango luke begiratzen duen askok. Baina ez, argia bizkorragoa da. Beste aldean duen hurak barregarri den zerbait idatzi dio, eta Asierri barre algarak egin dio ihes. Ingurutik pasatu zaizkion ibiltariak harrituta gelditu dira. Irainduta edo zuzenagoa litzateke. Barre bat!!!  zelan da posible goizeko ordu honetan norbaitek barre egiteko lotsarik ez izatea? Asierrek berean jarraitzen du. Tekletan. Ustekabe aurpegia agertu du orain, beste aldekoak liluragarria den zerbait-edo esan dion seinale. Estropozu egin du gizon batekin, eta huraren ostean, makuluak daramatzan gazte batekin. Parkamenik ere ez du eskatu. Parkaezina. Bideari ekin dio kantoi buelta batera arte. Saguzahar gaztetzat har zenezake, izan ere, begiratu barik bidea ederto ondo dakien izaki hegalduna da. Kantoi bueltan, geldi eta zain, norbaitek lepoan ukitu arte ez ditu begiak goratu. Laguna ei da. Sakelekoagaz bostekoa eman diote elkarri. Eta bidean jarraitu dute, buruak tekletan murgilduta.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratuak. Asier

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *