Erretratoak.Lolita

Lolita. Lolaren alaba zelako esaten diote Lolita. Bai, cantaora eta bere alaba huraren modukoa baina Euskal Herrian. Lolitak, ordea, ez du kantatzen xanpainaren eraginpean ez bada; musika ez zaio askorik interesatzen. Irakurtzen ere, supermerkatuetako eskaintzak ez bada, apenas egiten du. Telebistatik gehien gustatzen zaiona pelikulak dira, bigarren mundu gerrako pelikulak. Baina ezin ditu ikusi gerra guztien kontra dagoelako. Lolitak bost seme-alaba ditu. Paul, Mikel, Asier, Imanol eta Amaia. Lau mutil eta gazteena, alaba. Familiak Dolores izena jar ziezaioten nahi zuen, hartara, beste Lola bat izango zuten… baina Lolitak azkenean lortu zuen. Amaia esaten diote alabari. Astean bitan doa frutadendara. Frutazaleak ditu senitartekoak. Laranjak, sagarrak, tomateak, kipula bat, porruak, azenarioak eta madariak erosten ditu. Gaur, berriz, pomeloak erosi ditu. Pomeloak soilik. Eta fruta dendaria susmati geratu da. Zerbait pasatu zaio Lolitari. Eta bai, zerbait pasatu zaio, baina pomeloen erosketan baino ez da igarri.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak.Lolita

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *