Erretratoak. Euxebio

Euxebio. Euria egiten du. Euria egiten duenez atertu beharrean sentitu da  Euxebio. Txubaskero urdin ilunarekin egin nahi dio aurre euriari. Urdin ilun ederreko txubaskeroarekin. Eta bihotzaren inguruan, Athleticen ikurra. Harro darama. Gustoko ez duen norbaiten zain izaten da, alegia, arrapostua prestatuta daukala. Betaurrekoek autoetako haizetakoa beharko lukete, Euxebiok, ordea, gurago du bizitza tantaz inguratuta ikusi. Izan ere, bart Athleticek galdu egin du eta barruko  mingostasuna adierazteko betaurrekoen negarra egokia iruditzen zaio. Busti egin zaio besapeko egunkaria ere bai. Kaguentxos, esan du ozen. Urak gainezka egin du egunkarian eta orriak alkarren kontra lotu dira egun umel honetan. Kaguentxos, esan du berriro. Etsi egin du eta zakarrontzira bota du urak hartutako egunkaria. Noraezan sentitu da auzokidea ikusi duen arte. “Txarrak dira, gero”, esan dio auzokideak. Bielsa sobran dago, erantzun dio berak. “Baina jokalariak txarrak dira”. Eta solasaldi beroan euria ari zuenik ere ahaztu egin dute.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Euxebio

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *