Erretratoak. Nagore

Nagore. Bizkor-bizkor doanez ez da inguruaz jabetzen, esan genezake munduaz ez dela jabetzen. Tapaukiak sudurreraino estaltzen dio aurpegia. Betaurrekoek ikusmena mugatzen diote, eta belarritik behera zintzilik dagoen kableak Mp3 esan nahi du. Jendetza arteko isolamendu hautatua da berea. Jendetza handiko lekuak inoiz ez zaizkio gustatu izan. Hotz egiten du eta umel dago giroa. Iluntzetik gora bista murriztu egiten zaiola iruditu zaio beti Nagoreri. Umetan “argia galdu da”, esaten zion amak, eta harrez gero berak ere zerbait galtzen duela pentsatu ohi du.  Gutxiago ikusten du. Gaur etxerabidea jomuga, mundua desagertu da. Ingurua norbaitek ezabatu du, eta berak ez du faltan botatzen. Bide erdian, baina, gizon bat atera zaio. Altua, ile ilunekoa eta beroki luzearekin. Herabe itxura du. “Kaixo”, esan dio Nagoreri. Hitz horrek isolamendua apurtu du Nagore unibertso honetara ekarriz. Lehendabiziko segunduan harridura aurpegia antzematen zaio Nagoreri tapakiaren azpian. Eta irribarre bat? Bai, hori irribarre bat da. “Kaixo aspaldiko”, erantzun dio berak. Eta une horretan mundu bik bat egin dute.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Nagore

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *