Erretratoak. Frank

Frank. Hotz giro honetan berotasuna beharrizan bilakatzen da. Frank dendara sartu eta berehala sentitu du aldaketa. Eskularruak kendu ditu. Oraindik, baina, bero da. Beroegi, sumendi bilakatzeraino. Tapakia kendu du. Dendariak tropikoan dagoela ematen du. Txamarra kendu du. Denda hau beti gustatu izan zaio, kutixiaz beterik dagoelako. Jertsea erantzi du, alkondara eta azpiko polo luzea. Saltsak koloretsuak eta zapore bizi-bizikoak dira. Min egiten duen saltsa berdea du gustuko. Pentsatze soilak bero eman dio. Botak kendu ditu, eta prakak ere bai. Dendaria apur bat harrituta dago, baina bera hondartzara joango balitz bezala dago. Praka azpiko galtzontzilo luzeak kendu ditu, eta praka termikoak ere bai. Ezin du jasan dendetako beroa. Praka laburretan, ortozik, eta tirantedun elastikoan gustura sentitzen da. Arropa erantziak meta bat osotu du. Frank-ek dena batu eta bazter batean utzi du. “Berton jango duzu?”. Bai, esan dio Frankek. Saltxitxa luzea, hazidun ogia eta min egiten duen saltsarekin dendaren atzeko aldera joan da.

Goizalde Landabaso 

1 thought on “Erretratoak. Frank

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *