Erretratoak. Miren

Miren. Emakume gaztea da Miren, dagoeneko erretirorako adina gainditu badu ere. Bidaiari amorratua da eta Europa osoa zeharkatu du lagunekin. Bidaia ajentziara sartu da, orain Asia ezagutu nahi duelako. Birmania ezagutu nahi du. Bidaiajentziakoak, begirada arruntadunak, harrituta begiratu du laster jarrera aldatzeko. “Eta ez da hobeto Kanariar Uharteetara bazoaz?”. Mirenek ez du iraintzat hartu, arrunkeriei ez die jaramonik egiten. Hegaldi lotune errezenak eta laburrenak eskatu dizkio Mirenek. Eta ahal dela bizpahiru egun Londresen. Bidaiajentziakoak, baina, gero eta argiago esaten dio ezetz, nagusiegia dela Asiara joateko, ia zelan moldatuko den mundu horietan. Miren ez da erresumintzen, baina pazientzia ahitu zaio. Azaldu dio inglesa eta frantsesa badakizkiela, bankuko erretiroari esker apeta batzuk bete ditzakeela, eta bera umeegi dela mundua ulertzeko, eta berak duen adinera heltzen denean ere, umeegi izango dela mahai horren atzealdetik mundua ulertzeko. Irribarre ere egin dio, “bidaia ajentzia asko dago hirian eta guztiak ez dira zu bezain pepelerdo”. Dotoretasunez atea zabaldu, eguzkitarako betaurrekoak jantzi eta kalera abiatu da beste bidaia ajentzia baten bila.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Miren

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *