Erretratoak. Rafa

Rafa. Rafak bankua du etxea. Ez diruak gordetzeko batzuk erabiltzen duten kutxa horiek; bai berriz, pausalekurako toki izan ohi dena, parkeetan, errepide bazterretan eta deslekuetan, orohar. Denborak beste neurgailua du Rafaren bizitzan. Bere gorputzak ezartzen dio, eta, arratsaldeko lauretan lotan topa dezakezu, edota goizaldeko hiruretan lagunekin hizketan. Eguzkiak ahaztua du inguru Rafaren etxea, eta hortaz, udan lagun asko izaten ditu banku hartan. Neguan, ostera, gutxi. Ez da edozein jesartzen; soilik gerraren batean berarekin egondakoak. Zigarroak erre eta gargardoak edaten dituzten bitartean hitz eta pitz egoten dira Rafa eta lagunak. Bakarrik geratzen denean, baina, begirada joanda izan ohi du. Bere baitara batuko balitz moduan. Rafaren lagunik onena Rafa bera delako. Azken boladaotan txakurrekin dago arduratuta. Txakur asko ikusten du kalean eta gehienak soka soltean dabiltza. Hasarre bizian jartzen da Rafa jabeekin; baina ezer gutxi lortzen du bere marmarrekin eta txakurrek aske jarraitzen dute. Rafak maite duen animalia bakarra muskerra da. Eta batzuetan, bizi den tokian ez dago muskerrik.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Rafa

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *