Erretratoak. Nekane

Nekane. Zigarro erdi ahitua eskuetan ozenegi berba egin die solaskideei. Ez dago gor bere berba egiteko era da. “Oso erreza da” zuzentzen zatzaio aurreko solaskideari. “Bat, bi, hiru eta buelta; bat, bi hiru eta buelta”. Solaskideak ez ei dio ulertu, eta zigarroa alboko gizonari pasatu ostean gerritik oratu du bat-bi-hiru erritmoa ezagutzen ez duena. Eguerdia da, zerua lainotuta dago eta Nekane dantzan ari da. Kale bazterreko banketxetik irtendako gizonak serio begiratu du. Nekane jabetu da, eta dantzarako gonbitea egin dio. Gizonak, ordea, erantzun ere ez du egin. Bat-bi-hiru erritmoa ezagutzen ez duen solaskideak askatu egin du Nekane. “Bueno, moldatuko naiz”.  Nekaneri esan dakiokeen gauzarik okerrena da. Dantza hitzordu batera dantza lezio batzuk jakinda joan behar dela azaldu dio. “Dantza erreza da, baina zerbait jakin behar da”. Dantzakide barik bueltaka hasi da plazan. Berak baino ikusten ez duen norbaitekin ari da dantzan. “Eta buelta” entzuten zaio esaten. Eskuak beste gorputzaren hutsa betetzen du kokapen egokiarekin. Bigarren bueltararako kontzentrazioa lortu du eta begiak zarratu ditu. Ezin gara, baina, ametsetan bizi eta norbaitekin estropozu egiterakoan kolpean zabaldu ditu begiak. Parkamena eskatu dio gizonari, baina gizonak ez ei du egun onik. “Goizegi da edateko, amona”. Ez dakit zerk mindu duen gehien Nekane. Esaldiak, edo azken berba horrek: AMONAk. Eta dantzan jarraitu du berreskuratu berri duen bat-bi-hiru erritmoa bizitzaren alor guztietara aplikatuz.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Nekane

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *