Erretratoak. Ariel

Ariel. Itsua da Ariel. Eskuan daraman makil luze horregatik ez balitz inork ez luke ikusiko. Hamasei urteko mutil gazte bat ikusiko lukete. Baina Ariel satorra da lur gainean eta eguzkiak begiak berotzen dizkio. Baina ez du ikusten. Eta hala ere, sentitzen ditu ingurukoen begiradak. Hasieran hasarretzen zen. Orain, ordea, berdin zaio. Eskailerak eta biurguneak ditu gutxien maite dituenak. Eta makila ezker-eskumara ibili behar hori gogaikarri egiten zaio. Inguratzen duten pertsonen beldurra sentitzeari utzi zion aspaldi. Norbaitek jo nahi badu egin dezala, lapurtu nahi badiote motxilako libururen bat, lapurtu dezatela. Mundu arrotz eta zital honetara ohitu da. Aitak beti esaten dio euren herria zitalagoa dela, Afrikan ez dagoela zer jan eta horregatik etorri zirela. Berak ez du akorduan aitaren herria, argazkiren batzuk badituzte etxean eta amak batzuetan esaten dizkio. Ederra iruditzen zaio kontatzen diona, eta ez du zerikusirik bizi duen hiri satsuarekin.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Ariel

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *