Erretratoak. Bernat

Bernat. “Galdera bat egin diezazuket?“, horixe da Bernatek gehien errepikatzen duen galdera. Galdeketak egiten ditu eta jendearengana modu atseginean hurbildu esaldi horrekin hurbiltzen da. Jendeak ez du tarterik Bernaten galderak erantzuteko. Bernatek badaki gutxik erantzungo diola; gelditu ere, gutxi geldituko direla. Baina Malen gelditu da. Eta atseginez esan dio badituela bost minutu, ia luzeagoa izango ote den. Bernat lekuz kanpo gelditu da, eta totelka erantzun dio. Baietz, ezetz, hau da baietz, tira ezetz… bost minutu izango direla!. Malen galderen zain dago. Orriak esku artean galdu zaizkio Bernati. Irribarre egin dio Maleni eta orriak jasotzeko makurtu da. Dena esku artean atondu duenean hasi da galdeketa. “Jogurtak jaten dituzu… tira, edaten dituzu?“. Malenek ezetz esan dio, esnekiek alergia ematen diotela. Bernat izoztuta geratu da. “Jogurten gaineko inkesta da“. Malenek gupida sentitu du eta esnekiak jaten dituenarena egingo duela esan dio Bernati. Eta berriz ere galdera: “Jogurtak edaten dituzu?“. Malenek baiezkoa erantzun du. “Zein zaporetakoa?“. Naturala gustatzen zaiola esan dio. “Mallukizkoa ez?“. Malen jabetu da zaporetakoa maite behar dituela, eta baiezkoa erantzun du, gehien gustatzen zaizkionak mallukizkoak direla. Zazpi minutuko inkesta izan da. Azkenerako argi geratu da Malenek marrubizko jorgurtak maite dituela, eta pistatxodunak nahiko lituzkeela. Amaitzerakoan Bernatek irribarre egin dio, eta erantzuteagatik opari bat egin dio: Mallukizko jogurt sorta.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Bernat

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *