Erretratoak. Mara eta Karlos

Mara eta Karlos. Ez dira ezagutzen metroko espazioan alboan dauden arren. Ez dira ezagutzen baina espaziokide izateagaz batera badago lotzen dituen besterik. Liburu bera irakurtzen ari dira. Ez dakite. Karlos, baina, laster konturatuko da. Hasieran Mararen gailu elektronikoak erakarriko du. Pentsatuko du berak oraindik ere nahiago duela paperaren ukitu lizpapertsua, baina gailuaren deabrukeriaren batek tentatuko du. Mararen gailu elektronikotik irakurtzen amaituko du. Marak begi bazterrez begiratuko dio, eta bere baitan irribarre txikia sortuko da. Baina istorioaren muinean sartuta jarraituko du.  Karlosi ezaguna egingo zaio irakurtzen ari dena. Gero eta ezagunagoa. Jabetuko da orduan, eta ozen esango dio “Liluraren malutak”. Ta Marak baiezkoa egingo dio buruarekin erantzun aurretik. “Ezagutzen duzu?”. Eta Karlosek baiezkoa esango dio papereko liburua erakusten dion bitartean. Izan ere, bizitza, kasualitatez beteta dago.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Mara eta Karlos

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *