Erretratoak. Klotilde

Klotilde. Klotildek mingotasuna jantzita darama. Beltzez joan ohi da; eta beste bati beltzak dotorezia eman diezaiokeen bezala, berari dolua ematen dio soilik. Argazl-argal dago eta arropak hezurrak ezkutatzen dizkio. Argaltasunarena ez da genetikoa, berak eragindakoa baizik. Jantokira bakarrik joateak dagoen baino bakarrago sentiarazten zuen eta hortxe erabaki zuen: ez du jango. CocaColak eta noizean behingo mokadutxuek eusten dute; Eta beharbada mingartasun horrek ere bai. Ezpainak gorri-gorri daramatza egun berezietan, kolore sentsual eta erotikoa, baina berak beldurra islatzen du, semaforo gorriak edota suak eman dezaketen berdina. Ilea beltzitu du, eta orokorrean begiratuta ezin da ukatu sorgin txar itxura duenik. Ez dakit noiz egin zuen barre azkenengoz, baina oso antigoaleko kontua dela esango nuke. Klotilderentzat alferrekoak dira umorea (h barik), ironia edota barrea. Urteekin bista galdu duen seinale dira betaurrekoak, eta erlojua, denborari eusteko ahalegin antzua. Gaixo ei dago oso, eta min izugarria pairatzen du, sarri botikek samurtu ere egiten ez dutena. Baina ez da maitatua eta ez du errukirik sortzen. Klotildek ez daki maitatzen eta horixe da ordainean jasotzen duena, ezereza.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Klotilde

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *