Erretratoak. Txus

Txus. Goizeko zortzi terdiak dira, eta zazpi gradu dago hirian. Txusek alkandora grisa eta jertse fina daramatza. Metro sarreran dago. Norbaiten esperoan izan zitekeen, baina ordu erdi luze darama bertan. Eskuan garagardo lata luzea. Noizean behin zurrupadaren bat ematen dio eta zerura begiratzen du. Zerura begiratzen du, agian jainkoren bati eskerrak emateko, “eskerrak, jauna, garagardoa asmatzeko norbaiti eman zenion graziagatik”… edota agian jainkoren bategaz hasarre, bizitzaren latzak aurpegiratzeko. “Bai, jauna, edaten ari naiz, goizeko zortziak dira, izorra zaitez!”. Edozelan ere zerura begiratzen du. Txusek lantzean behin komunikatzeko beharra dauka (gizakia izaki-soziala delako) eta agurtu egiten du aurpegi atsegineko edonor. “Kaixo andrea, egun ona izan dezazula”. Aldarte onean aritzen bazaie ere, inork gutxik erantzuten du. Txusek, baina, ez du arazorik. Komunikazio beharra eguneroko gizon-emakumeen aurpegi mikaztuak baino handiagoa da. Tarteetan, garagardoari zurrupa egin, eta zerura begiratzen du.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Txus

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *