Erretratoak. Eduardo

Eduardo. Felix, Basilio, Bautista edo Xanti. Ez dakit zehatz-mehatz euririk egiten ez duen goizetan plazako bankuan irakurri besterik egiten ez duen gizon horrek zein ote duen izena.

Marraskilo” dei niezaioke, baina norbaitek erdeinuzkoa dela esango lidake. Tira, inork ez lidake horrelakorik esango; Eduardo, Felix, Basilio, Bautista edo Xanti ez delako inoren intereseko. Bere mundua liburuetan dago. Inork ez dakit zein koloretako begiak dituen. Arrazoi bigatik: Batetik, begirada ez duelako liburuetatik goratzen. Bestetik, berriz, inork ez diolako begietara begiratzen. Eta ez dakit zer izan zen lehenago; begiak ezkutatzearena edo begiak desagertzearena.

Autobusak hamar minuturo egiten du plaza-buelta, plazako dendariek ondo ederto ezagutzen dute Eduardo-Felix-Basilio-Bautista-edo-Xantiren presentzia, eta eguneroko bidaideek ere badute bere berri. Urrunetik, izan ere.

Irakurtzen egoten den eskalea”.

Istorioak ere sortu dituzte. Gehien zabalduta dagoen istorioa, hauxe: aberaskume zekena dela eta banku hori gustatzen zaionez etxetik horra egiten duela lasai irakurtzeko. Horrek lasaitu egiten du ingurukoen indiferentzia. Horrek loa ahalbidetzen die plaza inguruko dendari eta bizilagunei. Izan ere, horrela ez balitz eta; Eduardo-Felix-Basilio-Bautista-edo-Xantik zaku zahar horretan daraman dena bere ondasun guzia balitz, zelan lortuko lukete lo lasai egitea?

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *