Erretratoak. Aitor

Aitor. Ezberdina da Aitor. Denok gara ezberdinak baina Aitor ezberdinagoa da. Ez da bere larrua iluna delako, edo gaztea delako, edo gafapasta zuriak daramatzalako bere irudiari nolabaiteko cooltasuna emanaz, edo sigi-saga egiten duelako makilatxuarekin bidea aurkitu guran. Aitor, berezia da. ikusi eta atoan samurtasuna sortzen zaizu. Denok laguntzen dute Aitor. Jendea bazterreratzen da badatorrela ikusten duenean. Aitorrek, berriz, jendearekin topo egitea botatzen du faltan. Gustatzen zaio norbaitek “ai parkatu!” esaten dionean, eta berak “Ai parkatu!” esaten duenean. Baina inork ez du bere bidean jarri nahi. Inork ez du mindu nahi; inork ez du ukitu nahi; inork ez dio estropezu egin nahi…

Burbuila batean bizi dela pentsatzen du sarri. Usain eta ahotsez inguratutako lurraldean, baina ukimendua garatu gabe. Irakasleak badaki Aitorrek kontaktu fisikoa maite duela, eta daki, Aitorrek behin aitortu ziolako. Eskolakideek ere badakite. Lagunei bera ikututzeko eskatu behar izan zien. Hasieran gogorra egiten zitzaien; besarkada derrigortuak, eskukada ezinezkoak, bostekoak.

Orain, baina, metroko basamortuaren ondoren badaki, jakin, eskolan lagunen batek besarkatu egingo duela.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *