Erretratoak. Nagore

Nagore. Nagorek abokatu izan nahi du. Ally McBeal moduko telesailekin konturatu zen. Berak mundua salbatu nahi du. Ez mundua bakarrik, ikusten du pertsonak orohar oso babesgabe daudela; ez du super heroi izan nahi, soilik laguntza eman nahi du. Laguntza emateko bide asko ditu; baina ez du uste jainkoa existitzen denik, odolak enpagua ematen dio, eta memoria ona dauka.

Amaren laguna abokatua da, ondo ezagutzen ei ditu zuzenbide kontuak. Bere hasierako berbek ez dute Nagore kokildu: “Ez zaitez saltsa honetan sartu, dena gezurra da”. Nagorek ezin du sinistu gizon emakumeak babesteko konpromisoa hartu duen norbaitek horrelakorik esatea. Berak abokatu izan nahi du. “Zertarako?”, esaten dio amaren lagunak. “Ahaztu itzazu pelikulak, hau errealitatea da… goizeko hiruretan esnatu nahi duzu jonkie zikin bati alperrekoa izango den laguntza emateko?”.

Nagorek ez du goizeko hiruretan esnatu nahi, baina ez du uste jonkia zikina izan behar denik. “Horixe da egingo duzuna, jendilajea zulotik ateratzen indarrak xahutu; eta berandu konturatuko zara jendilajea beti dela jendilajea”.

Ordu luzeak eztabaida lezakete… baina Nagorek erabakia hartua du:

Abokatu izan nahi dut.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *