Erretratoak. John-Li

Ondo zaude?“.

Bai, bai, ondo nago“.

Euritako azpira sartu da berriro ezezaguna eta aldegin du John-Li han utziz. Ezezagunak ez du sinestu John-Li. Ondo dagoen inor ez dago bankuan eserita mela-mela egon arte. Negarretan zegoela iruditu zaio ezezagunari, baina euri tantak izan zitezkeen botatzen ari den euritea ikusita.

Ezezagunak azkenengoz begiratu du John-Li.

John-Lik irribarre ahalegina egin dio ezezagunari; ez dago ondo. Ondo dagoen inor ez dago banku batean negarretan euripean. Ez dago ondo. Iruditu zaio, baina, erantzunik zuzenena zela. Abegikorra izan nahi zuen ezezagunak, agian laguntza eskaini nahi zion? agian, baina “ondo zaude?” galdetzen duenak zer espero du? eragin diozun sosegu falta samurtuko duen “ondo nago” erantzutea.

Ez dago ondo, baina. Gaur mundua zikoitza iruditzen zaio, erraigabea, sadikoa. Ez du bere sentimendua babestuko duen argudiorik. Ez zaio eguneroko bizitza ez den besterik pasatu. Beharbada euri hau da barruko herstura askatzeko aitzakia eman diona, inor gogaitu barik negar egiteko euripean.

Atertu du bat-batean metro batzutara zaparradak jarraitzen badu ere. Gora begiratzerakoan ikusi du ezezagunaren aterkina, eta alboan, ezezaguna.

Tori…  kafe beroa da“.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *