Erretratoak. Maren

Han goian urdina ikusten da, diotso Marenek amari.

Amari barregurak eman dio. Euri jasa itzezleko egunaren ostean atertu du, eta alabak arrazoi du: Han goiko urdintasun hori zerua da.

Marenek sekula ez ditu aterkinak maite izan. Mundua estaltzen diote. Ez daki zer gertatzen den guardasolatik gora. Amak, baina, aterkin gardena oparitu dio. Eta Maren pozik dago euria ikusten duelako. Batez ere aterkinaren gardentasunean plaust egiten duenean. Tantek laprast egiten dute eta aterkinaren bazterrean lurrera jausten dira. Zuhaitzen goiko aldea ikusten du eta laino beltz eta ilun horiek. Lainoen arteko urdinguneak kolorea eman dio arratsari.

Han goian urdina ikusten da, errepikatu dio Marenek amari.

Amak gora begiratu du. “Hara! Eta urdina da!!”.

Marenek irribarre egin du. Urdina hain da polita. Bere zoriontasuna kutsakorra da. Ama kutsatu du. Gora begira dagoela ez du aurrez aurre datorkion gizon ikusi eta berarekin talka egin du. “Maren! Aurrera begira ezazu, barkamena eska iezaiozu gizonari”.

Marenek irribarre egin dio gizonari. Eskuarekin burua beheratzeko eskatu dio gizonari eta inork ez dakien sekretua balitz lez esan dio.

Han goian urdina ikusten da”.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *