Erretratoak. Patxiko

Ez da bere benetazko izena. Baina bere izenaz galdetzen diotenean “Patxiko” erantzuten du. Astean behin auzoko telefono kabina bakarrera hurbiltzen da, amarekin hitz egiteko.

Kontatzen dio euri asko egiten duela, oso berdea dela, oso pozik dagoela, eta ondo jaten duela. Kontatzen dio lagunak egin dituela, eta lan ona duela. Hamaika gauza kontatzen dio bere izena ezagutzen duen amari.

Gero kabinan uzten du telefonoa, salgaiak dituen zorroa hartu eta tabernarik taberna jarraitzen du. Auzorik auzo. Kalerik kale.

Batzuetan kafea hartzen du tabernaren batean, eta pentsatzen du kafearen zaporea ezberdina dela, usaina ezberdina dela, eta horixe dela zoriontasun une bakarra.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *