Erretratoak. Idurre

Denbora joaten zaiola sentitzen du batzuetan. Erlojuari begirada bizkorrak botatzen dizkio, baina aspaldi jabetu zen minutu eta segundoetatik gora dagoela arazoa.

Altzariko bigarren tiraderan duen kamiseta gorria ateratzen du orduan. Elastiko soil bat da. Gorria galduta dago eta erabiliaren erabiliaz oso Idurrerena den ikuitua lortu du.

Lasaitu egiten du kamiseta soineratzeak. Bizitzaren aldats gora makurregia den egun horietakoa da. Ispiluaren aurrean agertu du bere burua, eta tarte txiki batez aspaldiko Idurre ikusi du.

Samurragoa zen orduan.

Amaaaaaaa… ez dago esnerik!!!

Neke keinua egin dio ispiluan ikusten duen horri. Elastikoa gordetzera joan da; baina ez. Gainean utzi du. Sukaldean alaba mahaian jesarrita bere zain zegoen.

Ez zait kamiseta hori gustatzen”, esan dio Idurreri.

Neuri zurea bez”, erantzun dio Idurrek alabari.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *