Erretratoak. Koldo

Kebab-ak gustatzen zaizkizu?”, galdetu dio Koldok berarekin doan neskari. Eta erantzunik itxaron gabe informazio gehiago eman dio. “Nire etxe inguruan zazpi kebab-toki zabaldu dituzte”.

Neskak irribarre keinu antzekoa egin du. Koldok baiezkotzat hartu du, eta ekin dio kebab-aren aldeko defentsari.

Apur bat zikina da, baina niri izugarri gustatzen zait. XX.mendeko asmakizunik onena da!  Tira 19. mendekoa… 18.mendekoa…

Neskak bere alboan jarraitzen du, eta kebab-az nahikoa dakiela ebatzi du.

Nahiago ditut pizzak, Italian bisitan egon nintzen eta horiek ziren horiek pizza onak!!”, erantzun dio neskak.

Nire etxe inguruan pizzeria bi daude, bietarik bat oso oso ona. Jabeak italiarrak dira”, erantzun dio Koldok.

Neskak, orain bai, irribarre egin du.  “Eta pizzak etxera eramaten dituzte?”.

Koldo ustekabean harrapatu du erantzunak. Ez zuen itxaroten. Eta “Bai, jakina” erantzuten asmatu du.

Neskak besotik oratu dio orduan, eta galdera ezin zuzenagoa egin dio.

Eta non bizi zinela esan didazu?”.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *