Erretratoak. Martzela

Martzela.

Ez duzu ulertzen, mutil horrek ez du maite baina bera tematu egin da, eta maite duela dio, baina badakit ez duela maite”.

Taberna erdi hutsik dago eta Martzelak bere mutil-lagunari bizi-bizi kontatzen dizkio lagunarenak. Mutil-lagunak ez du ulertzen Martzelak kontuari eman dion garrantzia. Neska hura bere laguna da, bai; eta arduratuta dago, bale. Horra arte, normal. Kontatzerakoan pizten zaion haserrea da ulertzen ez duena.

Berak zer esango du, ba!? Istorioa okertzen denean laztan pare bat, bonboi kutxa eta kitto. Maitasuna, baina, intangibleetan dago”.

Mutilak ere laztan eta bonboiekin samurtu ohi ditu Martzelarekin dituen ez adostasunak. Ez da txarra. Komunikatzeko modu bat da. “Emakumeek, ordea, ez dute ulertzen”, pentsatu du.

Martzelak lagunaren maitasun istorioa disekzionatzen jarraitzen du. “Nik uste dut ez  duela maite. Eta behar duela norbait maite, baina mutil hori, ez du dagoeneko maite”.

Martzelaren mutil laguna gero eta artegatuago dago. Lagun bategatik hainbeste senti dezakezu? Existitzen da benetan Martzelaren lagunik? Mezuren bat igorri nahi ote dio Martzelak berari?

Edariari zurrut egin, eta arnasa hartu ostean mutil-lagunak galdera egin dio Martzelari.

Nitaz ari zara?”.

Bai, erantzun dio Martzelak zorrotz.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *