Erretratoak. Luis

Luis. “Ez dut drogarik hartzen” diotso alboan duen ezezagunari. Ezezaguna txundituta dago. Marihuana zigarroa egiten ari da eta whisky bat dauka mahai gainean. Bere berba egiteko erak ere drogatuta dagoela adierazten du, eta begiak joanak ditu.

Eta hori!?”, esan dio ezezagunak marihuana-zigarroa eta alkoholdun edaria seinalatuz.

Luisek ez du lotsarik edo kontzientzia kargurik. Aspaldiko urteotan drogatu barik egon dela esan dio, baina gaur lagunaren urtebetetzea dela. Ospakizun kontua da, beraz. Luisek alboan duen emakumea atsegin du, baina alboko emakumeak gero eta argiago du ez duela ikusten, eta ez dakiela zer esaten duen ere ez.

Lehenengoz zatoz?”, galdetu dio Luisek ezezagunari.

Ezezagunak egia esan zezakeen, sarri datorrela esan ziezaiokeen, baina Luis beste galaxia batean dago. Une honetan Martiztarra dela esan liezaioke eta Luisek irribarre egingo lioke.

Bai – erantzun dio ezezagunak- kasualitatez aurkitu dut lekua”.

Luisek berba eta berba egiten du. Marihuana-zigarroa eskaini dio, nikotina zigarroa, eta erosi berri duen kotxetzarraren giltzak erakutsi dizkio.

Ezezagunak barre egin du. Dagoen horretan, ziurrenen, ez luke emakumearen hanka eta kotxeko palanka artean zein den haragizko asmatuko.

Bazoaz?”, esan dio Luisek.

Bai”- erantzun dio ezezagunak- “Martitzera itzuli behar dut”.

Eta Luisek irribarre egin dio.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *