Erretratoak. Olga II

Gorpuzkera sendoari esker eusten dio bizitzari Olgak. Berak ere enkargatua izan nahi zuen, baina denok izatez jaiotzatik, eta berari txiro izatea egokitu zitzaion. Tira, badu jatekorik eta aterperik, baina lan eskergaren ondoren soilik.

Ikasketek ez diote bizibiderik eman. Herri honetara ailegatzerakoan 0-tik hasi behar izan zen. Eta oraindik 3-n dago, eta Irunen.

Olgak ez du sinesten ia ezertan ere ez. Ez zaizkio politikariak gustatzen, alferrontziak eta ustelak begitantzen zaizkio denak. Ez ditu maite medikuak, jainkoaren gainean daudela uste dutelako, eta ez zaizkio abadeak gustatzen, “hauek, bai, hauek jainkoa direla uste dute”.

Olgak mundu hobeagoa nahiko luke, baina hauxe da dagoena, eta dagoeneko etsita dago. Egunak aspaldi dira ordu-kate. Eta egongo da hauxe ez dela bidea esaten diona. Egongo da hausnarketarako espazioak zabaldu nahi dituena.

Egongo da.

Olgak, baina, ez du aurkitu.

Horregatik erosi zuen pistola,  horregatik sartu da banketxera, eta horregatik bost minutu barru tiro egingo du.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *