Erretratoak. Jon

Inork ez du Jon maite. Ez du bere ugerdo itxurarekin zerikusia, atzazal azpiko lohiarekin; bere izateko erarekin du zerikusia.

INKI esaten diote inguru-ingurukoek. Gaztetan “Ni inkisidore bat naiz” oihuztatu zuen ezkontza despedida batean, eta harrezkero INKI esaten diote. Anaiarekin izan zuen azken solasaldia ama hil berritan izan zen. Eta ama duela dozena bat urte hil zitzaien.

Urrikalmena eragiten duen istorioa du Jonek. Hain da, baina, harroputz eta megatz, ezagutzen duen gutxi hurbiltzen zaiola.

Gaur okindegira joan da goizeroko legean. Okinak gazi bako ogia atera dio, egunero bezala. Jonek txanponak mahai gainean utzi eta berba erdirik esan gabe joan egin da.

Okindegitik irten eta sakelekoak jo dio. “Nor?” esan du berak. Anaia da. Duela dozena bat urte berarekin hitz egiten ez zuen anaia. Emaztea minbizi takarrak inbaditu duela esan dio, eta azken-azkenetan, bera ikusi egin nahi duela. Jonek ez du ulertzen. “Zergatik?” galdetu dio anaiari. Despeditu nahi duela adierazi dio.

A! Ba esaiozu agur.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *