Itxaro Borda, poemas musicales

Muga anitz zeharkatu dut,LIBRO.Zure hatzaren ez galtzeko

Control zakar sobera pairatu

Zuregatik.

Badakit

Izenetik beretik

Eraikuntza faltsua naizela:

Urguilua eta beldurra

Daramatzat

Nigan.

Gaur dator Lagako hondartzara.

Kobre koloreko itsasoan Izaro datza itzal.

Ogoño lur muturra uhinetaraino

Itxeskatzen bezala da ispilu bila.

Memoria ezabatzera doa.FOTO.Itxaro Borda

Saminak ahanzten ditut

Nire biharraren balizko ardatza

Bizi-pozez zizelkatzeko.

Ubarroi hegaldi bat miretsiz

Xuxurlatzen dut ad libitum:

Nork zaitu hark urrunetik

Bezainbeste maite?

Mapa handia tatuatu dut begiaren zurian

Zure hatzaren ez galtzeko.

Itxaro Bordaren azken poema liburua bizi da, borborka dago, zuzena da. Eskaintzaz beterik dator. 54 poema dira, eta gehienek daramate eskaintzarik edota aipurik. Sinead O’Connor, Niko Etxart, Teresa Yusta, Radio Euskadiko gure lankidea, Miren Etxezarreta, Aingeru Epaltza, Dostoievski, Aresti, Madonna, Itziar Ziga… hamaika dira bertan azaldutakoak. Niri neuri olerki liburu baikorra egin zait, bizitzari eta maitasunari kantatzen dio, sexuari, eta gatazka sozialentzat lekurik bada ere, gehiago dira sentimenduei zuzendutakoak.

Oso musikala egin zait, hau da, batzuetan poemak irakurtzen ari zara, eta abestiak irakurtzen ari zarela ematen du. Ohikoa duen hizkuntza aberastasuna nabarmena da liburu honetan. Eta baditu esaldi batzuk eder-ederrak: Aterpe gabeak bilakatuko garela diote. Basaltozko harria da gorputza: egutegi aztekaren araberako bizitzaren lehen denboraldia bukatzen doakit.Urmael hilak dira egunak ameslarientzat.

Itxaro Bordaren bizitza zatiak daude liburu honetan, eta liburu zintzoa iruditu zait, biluzia tartean malenkoniatsua eta oso lotua itsasoari eta urari. Zure hatzaren ez galtzeko liburuan hitzek ez dute beste hitzen makulurik, ez dute beste hitzen edertasunik behar. Nahikoa pertsonalitatekoak dira. Berbarik bera amarauna osatzen zoaz, eta kolpean Louis Bourgeois-en armiarma datorkizu burura, eta Bilbo, eta Dublin eta aitorpen bat “ni postaria naiz”.

Hizkuntzek elkar topo egiten dute esaldietan, inglesak eta euskarak. (Take care bata besteaz eta ibili aware) Eta Arestiren Askaotik sendejara berridazten ausartzen da, eta unibertso oso bat biltzen du liburuak.

Zure hatzaren ez galtzeko dagoeneko, nirea da.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *