José Luis Otamendi, vasco

EURIAFOTO.Jose Luis Otamendi 2

gaur euri txikia egingo duela

esan zuten atzo

hala ere balizko aukeren tankera hartu nahi diot egunari

zer dakarren baieztatu neure begiz

azken orduko iragarpenak entzun aurretik

gaur bero zakarra egingo du istripua egingo du

ahazmena egingo du eta gose lanbroa egingo du

gaur isiltasun lapatxa egingo du

samin bisutsa eta maitasun jasak egingo dituFOTO.Lluvia 4

gaur arropa maiztua egingo du

gaur kontratu eteteak eta arbuioa egingo ditu

gaur errepide luzeak balak eta debekuak egingo ditu

gaur hotz hezea egingo du

bota ahalean egunkari malutak eta

izerdi palastak egingo ditu beldurra egingo duFOTO.Lluvia 3

gaur jendea zarra-zarra egingo du

eta leihotik ikusten dudanez

euria ere ari du

Jose Luis Otamendi 1959an Azpeitian jaiotako idazlea da. Batez ere poesia idatzi du, baina badu saiakera eta ipuinetan sartu-irtenaldirik; 1999an Euri kontuak ipuin liburua, eta 2005ean Loilarik ez balitz saiakera. Denbora luzea zen poema libururik ateratzen ez zuela. Azkena, 1998an, Bakarrik bahago neguan izan zen Pamiela argitaletxean. Gaur egun agorturik dagoen liburu ederra. Bere poemetako askok abesti janzkera ere izan dute, besteak beste, Bide Ertzean taldearen ahotsean.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *