Aramendi, debut poético en la cincuentena

LIBRO.Verba politaENBATA

Gaur, ezustean,

Nirekin topatu naiz

Etxeko pasilloan.

Bata, gosaltzera, bestea,

Ohe utzi berrira joan gara.

Ohearen eta gosariaren beroan

Lehengo egunak etorri zaizkit gogora,

Behinolako egun euritsuak,

Erauntsiak eta denboraleak.

Gelara oldartu naiz, suminez,

Baina ez nengoen,

Ahantzitako aterki bat baizik.

Javier Aramendi 1959an jaio zen Madrilen. Euskal filología ikasi zuen eta irakasle da. Literatura aldizkarietan kaleratu ditu zenbait gauza baina hauxe da, Verba polita da, kaleratzen duen lehenengo liburua. Erein argitaletxearen esku egin du.

Izenak berak dioenez, badirudi hitzak liluratuta dagoela. Bizi dela. Eta poema liburu osoa hitzez beterik da, jakina; baina hitzekiko maitasun erakuste horretan dago. Liburua bizitza balitz lez eratu du; haurtzaroa, nerabezaroa, oraingoa eta zahartzarokoa.

Haurtzaroan hizkiak ezagutzen hasten gara, gero hizkirik hizki, hitzak sortzeko. Umetan dena da jolas eta gutxi solas: Abando, Durango, Berango… Maruri, Goiuri eta Neguri. Joana den haurtzaroarekiko nostaljian izeko Bisirekin gogoratzen da, gurasoekin, eta kantu zahar eta literaturaz josita erreferentziekin haurtzaroa berreraikitzen ahalegintzen da.

Ezinezkoa, neurri handi batean. Hala ere, baina, hain da ederra haurtzaro eremua.

Nerabezaroa, berriz, sasoi gogorra da. Nahasia. Aldaketak erabatekoak dira. Noraeza ipar izan ohi da. Ez dago haurtzaroaren lilurarik, ezta indarrik. Gero orainaren distortsioa dator, eta azkenik inoiz izango den hori, geroa. Onartu behar dut izenburuak eta azalak ez nautela komentzitu. Osterantzean, baina, atsegina da Javier Aramendik proposatzen duen hitz jolasa.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *