Jose Luis Otamendi, el gigante herido

LIBRO.Kapital publikoaZazpi urte behar izan ditu Jose Luis Otamendi idazleak Kapital Publikoa liburua kaleratzeko. Liburua esku artera ekarri eta atoan azalari begirada bota behar diozu. Gorri eta beltzean landu du Xabier Gantzarainek Gerd Arntz artista alemaniarrari gorazarre egin guran.

Memoria zer den ez dakit…” Horrela ematen dio hasiera poema liburuari Otamendik. Anestesiarik gabe zuzenean harira doa idazlea. Hitzez hitz irakurlea harrapatzen du amaraunean. “Galtzailerik gabeko herri bat gauza konplikatua da/eta irabazlerik gabekoak are konplikatuagoa dirudi”.

Jose Luis Otamendiren Kapital publikoak hizpide asko du. Auzi publiko eta politikoak, gizarteari dagozkionak batetik; bestetik, eguneroko bizitzak betetzen dituen jazoera eta pertsonen gainekoak; eta azkenik, norbere baitaren baitako hausnarketa eta marmarrak. Sailkapenaren inguruan zalantza zenbait sortu zait, batez ere poema batzuk deslekuetan ikusi ditudalako. Baina orohar, esan genezake poema liburu bikaina dela. Otamendiren esku eta begirada aurkituko du bere beste poema liburuetatik datorrenak. Modu argian, samurrean eta zorrotzean unibertso oso bat harilkatuko du bere; minekin, ardura eta kezkekin, bere hausnarketekin, eta bere pozekin.

Erabaki txikiek tarteka kontu larriez ebatzi ohi dute/eta bizi izandako egun bakoitzak/orbana uzten du barrenean”. Hauxe du Gosari legea idazleak.

Kapital publikoa da, seguruen, iaz kaleratu den libururik ederrenetakoa. Zoragarrienetakoa. Zazpi urte behar izan ditugu Otamendiren poemak irakurtzeko, baina itxaroteak merezi izan du.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *