El poema. Amaia Lasa, vasca

FOTO Amaia LasaNi, zuekin, denokin

oheratuko nintzateke.

Munduko udazken guztietan

izango nintzateke

ikusirik

nola berdea

urrearen antzo

gorritzen den.

Ni,

uhin gainean

uhin handiaren apar artean

herioaren beldurrik gabe

izango nintzateke.

Ni,

airean

nire herriko karrika artean

igeri ibiliko nintzateke.

Ordez,

gauza horiek

hala ez diren bitartean.

Berarekin oheratzen naiz.

Herri txiki batean bizi naiz.

Itsasoa bare dagoenean

igeri egiten dut.

Karrika arteko haizea

arnasa hartzeko

erabiltzen dut.

Izpirituak ametsaren

zentzua

gal ez dezan.

Ez direnak

direino.

Ni,

marmokaren beso urdin artean

urrunduko naiz.

Izango dena

izatera heldu artio.

Entzun berri dugun poema hau Amaia Lasa idazlearena da. Gipuzkoako Getarian jaiotakoa da 1948an. Magiesteritza eta literatura ikasketak egin zituen, eta bai literatura eta baita irakaskuntza beti izan ditu alboan. New Yorken bizi izan zen, eta baita Nikaraguan ere. Bertako sandinista gobernuarentzat lan egin zuen hezkuntza kontuetan. 1988an Malintxearen gerizpean idatzi zuen. Euskal Herrira itzulita, irakaskuntzan jarraitu du. Zerukok Argian, Punto y horan eta Egin egunkarian agertu zituzten euren poemak. Amaia Lasa da Euskal Literaturak duen idazle onenetarikoa.

 

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *