El poema. Aritz Gorrotxategi, vasco

FOTO Aritz GorrotxategiItsasoak ezagutzen du bere bidea

Olatuek maparik gabe jotzen dute harkaitza

Gibel asmorik gabe, gezurrik gabe

Itsasoak ez du hiriaren geometria ulertzen

Ez da labirintuetara makurtzen

Itsasoak jauzi egiten du, jolas,

Kostaldea txikitzen du ohartu gabe

Jendea besarkatu eta irensten…

 

Gu saiatzen gara mundua ulertzen

Zergatik suntsitzen diren gauzak

Zergatik den harria itsasoarentzat buztin

Zergatik oldartzen zaion zubiari

Arrazoimenari galdetzen diogu zergatik

Baina itsasoaren legeak ez du

Itsasaldia beste legerik

Ez du minaren sustraitik edaten

Ulertezina da arrazoiarentzat, bihotzarentzat…

Eta gu arrainak gara lehorrean

Ezin gogoratu nondik igaro garen

Ezin ezagutu gure bidea

Itsasoa zenbatzen, zenbat ur

Eta zenbat gatz behar den

Gure mugak ixteko.

Aritz Gorrotxategi donostiar idazlea da. Itxasoak ezagutzen du bere bidea poema hau olerki bilduma batean agertzen da; hain zuzen ere Hatsa Elkarteak Senperen urtero egin ohi den Hatsaren poesia jardunaldien karira kaleratzen duen liburu bilduman. Literaturaren genero ezberdinak jorratu dituen idazlea da; poesia, narrazioa, eleberriak eta baita kronikak ere. 2001. Urtean Kafkaren labankada eleberria kaleratu zuen eta harrezkero hamaika lan ditu. Taxi bat Hamlet-Entzat, Hariaz beste, Axosa ez duenean edota Zaldi hustuak. Gure literaturak duen poeta interesgarrienetakoa da.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *