Hatsaren Poesia, añada 2014

FOTO Hatsaren poesiaSakratua sukaldean,

Kantatzen dugu.

Laudorioa da, argi da.

 

Gure ahotsak batera,

Begiak hestea baizik ez dugu,

Ta gure solasak eskapatzen dira;

Altxatzen dira,

Xuxen doatzi xurrutako aparran.

 

Gure behatzek marrazkiak egiten dituzte.

Ez dut negarrik egin,

Alta negar xorta gazituak-

Portzelanazko platan ixurtzen dira.

Zureak dira.

Libratzen zira, azkenik.

Eta nik ere irri egiten dut.

Zirimolaka ibiltzen gira,

Eta gure etxeko tornadoek,

Ehun urteko lauzak goititzen dituzte.

Kanta dezagun oraino.

Gizadiaren hautsak gira,

Eta maite zaitut.

Segurtamena da.

Poema hau Thierry Biscarryren poema da, Baiona eta Paris arteko bidaian, autopistaren uneren batean furgonetan idatzia. Poema hau Hatsaren poesia 2014 liburuan dago. Hatsaren Poesia Senperen azken 16 urteotan egin izan den poesía jaialdia da. Gero eta parte hartzaile gehiago du, eta guztien ostean liburu bat kaleratu ohi da. Hego eta Ipar Euskal Herriko poetak daude. Ezagunak eta ezezagunak. Poema berriak izan ohi dira, eta bilduma hau interesgarria izaten da, batetik ezagutzen ez dituzun poetak ezagutzeko, eta bestetik, aldiz, ezagutzen dituzun poeten olerki berriak eskuratzeko.

Miren Agur Meabe, Marikita Tambourin, Jose Luis Otamendi, Joxanton Artze, Itxaro Borda, Hasier Larretxea, Luzien Etxezaharreta, Junes Casenave-Harigile, Xabier Itzaina… ehundik gora idazlek hartu du parte honetan.

Poesian denetarik dago. Edozein gustutarako. Ez da ezelango trabarik jartzen, ez da ezelango eragozpen jartzen. Dena onartzen da. Eta horrek badu alde txar bat, hau da, gora beheratsua dela liburua. Kalitate ezberdineko poemak daude. Oso onak eta ez hain onak. Arrunta eta bereziki ezberdinak.

Liburua eskuratzeko izan litekeen eragozpen Hatsa Elkartea Iparraldekoa izaki liburuaren banaketa ez dutela hain erreza. Baina Parisek meza bat balio badu, olerki bilduma honek iparraldera bidaia bat mereziko du!

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *