El poema. Mikel Antza, vasco

Hilobi bat nahi nuke

Domu-santu egunean

Krabelin eta arrosa gorriFOTO MIkel Antza 1

Zuen bisita eta loreak jasotzeko

Azalea eta mitxoleta

Hezur haragi erraustuon

Gorosti eta erramu

Betiereko atsedenerako.

 

Ez dut hil nahi.

Eta ez zait kontsolagarri

Inork gogoratzea

Jaiotzen garenetik

Hiltzen garela.

Ez zaizkit kontsolagarri

Ez mendien argazkiakFOTO Mikel Antza 2

Ez ederraren argazkiak

Atzo ez zeuden zimurren berri

Ispiluak ematen didan artean.

Badoa bizia hatsapatsaka

Atsedenik gabe

Harresituon deiak

Aintzat hartzeko astirik gabe.

 

Badoa bizia ausikika

Hanketan eta besoetan

Bihotzean eta garunean

Bide bazterrean zaurituta

Hatsanka erori garenoi

Jaramonik egin gabe.

Irakurri berri dugun hau Mors poema luzearen hasiera da. Mikel Antzak idatzitakoa da, eta esan behar dugu hauxe dela idatzi duen lehendabiziko poema liburua. Aurretiaz osterantzeko literatur lanak kaleratu ditu: narrazioak, eleberriak (Ospitalekoak edo Atzerri) eta antzerki lanak: Beteluko balnearioko mirakulua eta Z karratu. Mikel Antza 1961ean Donostian jaio zen. Poema liburu hau espetxean idatzi du, eta espetxean bizi eta sentitzen dituenak kontatzen ditu. Esan bezala sei poema luzetan banatu du lana. Susa argitaletxeak kaleratu du lana.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *