Ingeborg Bachmann, poesía poderosa

LIBRO Poesia kaieraOrain gerra ez dute deklaratzen,

Jarraitu baizik. Eskandaluzkoa

Egunerokoa bihurtu da. Borrokatik urrun

Dabil heroia,. Su-zelairaino

Eraman dute makala.

Pazientzia da eguneko uniformea,

Merezimendua, esperantzaren

Bihotz gaineko izar ziztrina.

 

Beste ezer gertatzen ez denean

Ematen dute,

Tiro-hotsak mututzen direnean,

Etsaia ikusezina bihurtzen denean,

Eta betiereko armamentuarekin itzalak

Zerua estaltzen duenean.

 

Ematen dute

Banderak abandonatzeagatik,

Lagunen aurrean adorea erakusteagatik,

Sekretu duintasun gabeak haizatzeagatik

Eta agindu orori

Men ez egiteagatik.

Poema honek Egunero izena dauka eta austriar poeta batek idatzi zuen, Ingeborg Bauchmann-ek. Susa argitaletxeak kaleratu ohi duen Poesia kaiera bildumako azken aletako bat da Ingeborg Bauchmann. 1926an Austrian jaiotako idazlea da Bauchman, Gruppe 47 taldeko kidea. Bertan ezagutu zituen, besteak beste; Paul Celan eta Gunter Grass. XX.mendean alemanieraz idatzi zuen idazle garrantzitsuenetakoa izan zen.

Dozena bat poema liburu kaleratutakoa da. Horietatik sailkapena egin eta Kaiera honetan sartu ditu Nagore Tolosa itzultzaileak. Idazlearen poema sorta ederra ageri da liburu honetan. Nik eskertuko nuke edizio elebiduna eta orrialdeko poema bana agertzea, baina herreskan agertzen dira poemak, eta irakurketarako oxijeno barik uzten dizu batzuetan.

Irudi ederrak lortzen ditu Bauchmannek hitzekin. Natura asko, gaua, auzi existentzialen bat, maitasuna, iragan perfektua… badu pasarte bat Joseba Sarrionandiak Ibaizabal ibaiari idatzitako poema gogora ekarri didana. Bauchmannenak honela dio:

Non Moldavaren, Danubioren

Ta haurtzaroko ibaiaren artean,

Guztiak dakien zerbait nitaz.

Sarrionandiak ere iraganera, haurtzarora begiratzen du poemarekin:

Ez da Danubioa deitzen,

Ez da Missisipia,

Ibaizabal deitzen da gure sorterriko ibaia.

Han ibiltzen nintzen, aintniza.

Ingeborg Bauchmann ezagutzeak merezi du. Kaiera hau bere literaturan sartzeko bide bat izan liteke.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *