El poema. Tere Irastorza, vasca

Mundua betetzen huen

Lisboako aldapa pikoetan goraFOTO Tere Irastorza 2

Eta Gorlako bideetan,

Edozein hiritako alde-zaharreko kale-zirrikitu

Eta goardasolpean

Lanbroaren zirri-zarra estutik

Libratzen ginenean.

 

Mundua betetzen huenFOTO Tere Irastorza 1

Eta aise paseatzen geninan

Hegan bezala

Debrazete abiatzen ginenetan.

 

Eta orain mundua zagon hutsik

Eta geu, bakarrik

Mandarina zuritu, kafea gozatu

Edo autoko erretrobisoretik hire bila

Abiatzen denean gure gogoa,

Eta batez ere,FOTO Tere Irastorza 3

Esnatu nahi ez dugunean

Eta batez ere, hitzerdi batekin

Erakarri ezin haugunean

Eta gela hotzotan

Hustasuna neurtzen baino asmatzen ez dugunean.

Hauxe da Intermezzo poema, Tere Irastorzak idatzi du eta Pamiela argitaletxeak kaleratu berri du. Mundua betetzen zenuten izena dauka poema liburuak, eta besteak beste, galera batek, amaren eta lehenago aitaren galerek eragindako hutsunetaz jardun du poema liburu honetan. Tere Irastorzak luzea du ibilbidea. 1961ean Zaldibian jaiotako idazleak Gabeziak kaleratu zituen 1980an. Harrezkero: Hostoak, Gaua eta gau aldaketak, Derrotaren fabulak, Osinberdeko kanthoreak edota Eta orain badakit lanak kaleratu ditu. Poesia izan du nagusi, baina saiakera eta egunkarietako zutabegintzan ere aritu izan da. Bere poemak idazteaz gain osterantzeko poeten lanak euskarara ekarri izan ditu.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *