Munstro, lekaio eta elfo
Luzaroan, irratia piztuta
Gurasoek.
Â
Etxean ez zen
Inoiz ahotan hartzen politika.
Â
Biharamun haietako batean,
Irakasleek hartu gintuzten,
Ohi baino ikara handiagoa.
Â
Etxera hiru egunetarako;
Zergati garbirik ez, telebistan
Dolu erakutsiak ikusi arte,
Militar martxak irratian.
Â
Lekaio guztiak inguruan.
Elfook orratz gabeko balantzan
Dardarka sumatu genituen
Izua eta itxaropena.
Hauxe da Gerardo Markuleta idazleak idatzitako poema, Irrati gau magikoak izenekoa. Erein argitaletxearekin kaleratutako Denbora bere lekura lanean agertzen den poemetako bat da. Gerardo Markuleta 1963an Oñatin jaiotako idazlea da. Hispaniar eta euskal filologietan lizentziatua da eta literatura itzultzea du ogibide. Sei bat poema liburu ditu kaleratuak: Larrosak noizean behin, Batak ez du bestea kentzen, Ezjakintasunak edota esku artean dugun Denbora bere lekura. Bere poemetako asko kantari zenbaiten ahotsean abesti bihurturik entzun ahal izan ditugu: Jabier Muguruza, Anje Duhalde edota Mikel Urdangarinen ahotsetan. Euskaraz idazten duten idazle askoren lanak espainieratu ditu, besteak beste; Rikardo Arregi eta Kirmen Uribe.
Goizalde Landabaso