Oier Guillan, vasco

FOTO Oier Guillan 2Nire intelektoa ez da ezerosoa.

Nire kultur erreferentziak ez dira ezerosoak.

Nire zine zaletasunak ez dira ezerosoak.

Nire ideiak ez dira ezerosoak.

Joder, demokrazian bizi gara!

Demokrazia da kapitalismoak asmatu duen azkeneko

marka komertziala.

Hiriburu guztietan zabaldu ditu dendak demokraziak.

Hiriburu guztietan gauza berdinak prezio berean

saltzen ditu demokraziak.

Horregatik, nire ideiak ez dira ezerosoak, jada ez.

Nire protesta erradikalak ez dira ezerosoak.

Demokratikoak direlako.

Baina nire gorputza bai.

Nire gorputza ezerosoa da.

Nire gorputza ez da demokratikoa.

Bizitzan egiten ditudan aukerak nire gorputzean

gorpuzten direlako.

Hauxe da Oier Guillan idazle eta antzezleak idatzitako testu zati bat. Txalaparta argitaletxearekin kaleratu berri duen Mr Señora liburuan ageri da. Berez, ez da poesía liburua, antzerki-liburua da. Gipuzkoako Errenteria herria jaio zen 1975ean. Kazetaritza ikasketaz, hasieratik lotura estua egin zuen antzerkiarekin. Metrokoadroka antzerki konpainiako kidea da. Idazle gisara poema liburu zenbait kaleratu ditu, eta baita antzerki lanak ere. Antzerkiari begriatzen dion liburu honetan nabarmen agertzen dira poesía printzak, irakurri berri dugunaren antzerakoa. Oier Guillanek idatzitako zenbait testu dira berton agertzen direnak. Horietako batzuk antzeztuta daude, besteak egongo dira suertea badute.

 Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *