El poema. Itxaro Borda, vasca

FOTO Itxaro BordaBakarrik nabil kale hutsetan pentsatzen
nekez direla urak isurtzen
adiskidantza zaharren itsasoraino.
Ibaiak lehorrik daude.
Argirik ez da ageri.
Denbora urratzen doa haragi minberak
astinduz.

Bakarrik nabil kale hutsetan pentsatzen
nekez dela gaueko karrasia
entzuten munduaren bazterreraino.
Eskuak hertsirik daude.
Etorriko ez denaren zain.
Esperantza galtzen doa bihotz hantuak
zirikatuz.

Bakarrik nabil kale hutsetan pentsatzen
nekez ditugula hitz ahantziak
hedatzen maitasunaren mugetaraino.
Ezpainak ikaran daude.
Behar zaitut sahetsean.
Amodioa loratzen doa sohako urdinak
suntsituz.

Bakarrik nabil izena dauka poema honek, eta Itxaro Borda idazlearena da. Bestaldean liburuan agertzen da poema hau. 1991 urtean Susa argitaletxearekin kaleratu zuen poema liburu hau. Itxaro Borda Baionan jaio zen 1959an baina haurtzaroa Nafarroa Beherean eman zuen. Maiatza aldizkariko sortzailetariko bat izan zen, bertan kaleratu ditu idatzi eta poema asko. Eta Maiatza argitaletxearekin kaleratu zuen bere lehenengo liburua, 1984an, Bizitza nola badoan. Badu Euskadi sari bat %100 basque lanarekin, Amaia Ezpeldoi detektibearen sortzailea da, eta gaur gaurkoz euskal literaturak duen ahots interesgarrienetakoa da.

Goizalde Landabaso

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *