El poema. Asier Serrano, vasco

FOTO Asier SerranoBeste norbait ari naiz ezagutzen.

Lipar batez nire azala okupatu berri duen hori

ari naiz ezagutzen.

Bere abileziak eta ahuleziak ari naiz ezagutzen.

Ezagutzen ari naizen horri

bizkarra emanda,

mututu dudan telefono dei batek eta 

zuri-beltzezko fantasia batek

ernaldu didaten barne beroaldia

bortxaz akitu dezakeen maitalearen

kalentura, errespetua edo zalantza

ari naiz ezagutzen.

Asier Serrano Eibarren jaio zen 1975ean. Lubaki Banda ezaguneko kide izan zen Harkaitz Cano, Ander Izagirre edota Xabier Gantzarainekin batera. Bada hiri gorri bat izan zen bere lehen olerki liburua. Irakaslea ofizioz, musika munduan ere egin ditu sartu irtenak. Batetik abestien letra egile moduan, eta bestetik, Lorelei taldeko abeslari gisa. Gero bakarkako bidea hasi zuen, eta tarte luze batez isilik egon zen. Entzun berri dugun poema Ate osteko itzalak poema liburuan agertzen da. Hain zuzen 41. Irun Hiriko Kutxa Literatur Saria irabazi du liburu honekin.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *