El poema. Leire Bilbao, vasca

foto-leire-bilbaoBelarra atera zaio etxeko sofari

egarri naizenean ihintza edaten dut

zerua desertu urdin bat da nire gainean

eta ez dut leiho beharrik

portuak lehortzen doazela ikusteko.

Farolez eginiko mendi bat daukat aurrean

asfaltoa dut oinetako

olaltu beltz estatiko bihurgunez justifikatua

espaloietako losen azpian

aspaldian ez dut izaki bizidunik aurkitzen.

Gero eta putzu gutxiago daude gure herrian

denbora da ez ditudala oinak uretan busti

Belarra atera zaio etxeko sofari

haren gainean luze botata egoteagatik

bueltak ematen ditut nire inguruan

feruak umetokian bezala neure buruari

Zorionekoak

zein mundutan bizi garen zehazki ez dakigunok.

Hauxe da Leire Bilbao ondarrutarrak bere Scanner liburuan agertu zuen poemetako bat. Orain beste argitalpen batean, Bartleby argitaletxeak kaleratutako Traslúcidas poema liburuan aurki genezake bere poema zenbait, espainieratuak. Emakumeek idatzitako poema bilduma da hau, Marta Lopez Vilar-ek atondutakoa, eta besteak beste: kataluniarrak, galiziarrak eta espainiar idazleak daude. Bertan agertzen da Miren Agur Meabe ere.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *